Fatxada Aireztatuak kanpoaldeko itxitura sistema eraikitzailea da euskarri horma batez, geruza isolatzaile batekin eta estaldurarako material batez eraikitako aluminioari eusten dion estaldura.

Isolamendu eta estalkiaren artean aire kamara sortzen da, eta honek ‘tximini efektua’ sortzen du aireztatze natural prozesua bultzatuz. Honek isolatze gerutza lehor mantentzen du eta ondorioz efizientzia energetiko maila areagotzen da.

Eraikinen isolatzeari erantzun eraginkorrena da hau gaur egun, zubi termikoak eta kondentsazio arazoak guztiz kanporatzen dituelako.

SATE (Sistema de Aislamiento Térmico por el Exterior) eraikinen eraberritze prozesuetan isolatze termikoko sistema erabiliena da gaur egun.

Eraikinaren fatxadan material isolatzailean egindako plakak ezarritzean oinarritzen da. Material hau itsasgarri eta fijazio mekanikoarekin jartzen dira, azkenik eraikinaren estiloarekin bat datorren estaldura batekin amaitzen ditugu lan mota hauek.

Fatxadetan errehabilitazio lanak egiten ditugu, bai era partzialean bai erabirretze osoak lehen mailako materialak erabiliz teknika tradizionalen bitartez. Besteen artean fatxada garbiketak, estaldura berritze edo aldaketak, inpermeabilizazioak, balkoi eta behatoki berrikuntzak egiten ditugu.

Urgalden mota guztietako estaki eta teilatu berrikuntzak egiten ditugu, bizilagun komunitateentzat baita ere. Gure langileak arlo honetan adituak dira esperientzia handia dutelako, eta gure lan prozesuetan lehen mailako materialak soilik erabiltzen ditugu.

Itogin, hezetasun, ur eta aire filtrazioak konpontzen ditugu. Bajante eta kanaloiak garbitzen ditugu, teilatuak berritzen ditugu haien mantenimendu eta kontserbazioa hobetzeko.

Arkitektura oztopoen presentzia gaur egun bizilagun komunitateetan eta etxe partikularretan ematen diren arazoen artean ohikoena da.

Urgalden era desberdineko lanak egiten ditugu eraikin guztietan mugikortasun mugatua duten pertsonen sarbidea bermatzeko.

Urgalden era guztietako barne espazioen (etxebizitza, denda, bulego) berrikuntza lanak egiten ditugu.

Nagusiki ITE-ari(Inspección técnica de edificios) lotutako lanak egiten ditugu: erreparazioak, zaharkitutako estrukturen indartze, mantenimendu eta kontserbazio lanak, etab.

Gure zerbitzuen artean ere eraikin, lokal, bulego edo etxebizitzen diseinu aldaketa eta modernizazioa dago, beti ere bezeroen beharren neurrira egiten dugu lan.

FATXADA AIREZTATUEN ABANTAIAK

  • Kondentsazio eta hezetasuna saihesten dituzte
  • Fatxadaren bizitza luzatzen du
  • Isolamendu termiko eta akustikoa hobetzen du
  • Efizientzia energetikoa handitzen du
  • Mantenimendu lan gutxi behar du
  • Eraikinaren balorea areagotzen du

FATXADA TRADIZIONALEN BIRGAIKUNTZA

  • Mortero monokapa estaldurak
  • Harrizko fatxaden eta balaustraden berrikuntzak
  • Harri natural, artifizial edo material zeramikoko aplakatuen sustituzioa
  • Fatxada garbiketak, pitzadura zigilatzeak, arrailak eta tratamendu bereziak
  • Barandak: ordezkapenak, restaurazioak, forja eta ainguratzeen erreparazioak
  • Harri, hormigoi, plaka zeramiko edo rebokozko balkoien kantuen erreparazioa
  • 'Vierteaguas' (zeramiko, metaliko, harrizko edo konpositekoak ) instalazioa
  • Balkoi, terraza, patio eta galerien inpermeabilizazioa